Hasiera >
 
MUDANTZA EGITEN ARI GARA!

Web gunea aldatu dugu, eta pixkanaka www.olabideikastola.com desagertzen joango da...

Hemendik aurrera, web gune berri batean aurkituko gaituzue.

www.olabide.com

Hilabete honetako ordainagirian, “zenbait” kontzeptupean kobratu denaren inguruko argibideak.

Martxoko argibideak ikusi

Aktak deskargagai

Gelako guraso ordezkarien bileren aktak.

Aktak deskargatu ahal izateko gure web gune berrira jo behar duzu.

www.olabide.com-era joan

Barne festa online ikusteko aukera

Pasa den abenduaren 21ean EFQM saria ospatzeko eta ikastolako langile guztiek egindako lana aitortzeko, barne festa egin genuen. Olabide ikastola osatzen dugun familia handia kiroldegian bildu ginen eta elkarrekin arratsalde atsegina eta berezia bizi izan genuen.

Badakigu zuetako asko gurekin egon zinetela aparteko egun horretan; bestela..... hemen duzue arratsalde horretako festa online ikusteko aukera!!! Honakoa lehenengo atalerako lotura duzue, besteak youtuben bertan aurki ditzakezue “Olabide Ikastola 2010/12/21 Europako prize sarien jaia” izenpean.

Jose Luis Larrearen hitzaldia online ikusteko aukera

Urtero bezela, Ikastolak guztion interesarako izan daitekeen hitzaldia antolatzen saiatzen da.

Aurten Jose Luis Larrea, Ibermaticako presidente, berrikuntzan aditua eta era berean ikastolako guraso eta Lehendakari izandakoa, egon zen gurekin otsailaren 3an. Bere hitzaldiaren izenburua “Kalitatetik berrikuntzara. Aurrerakuntzaren erronka” izan zen.

Hitzaldiko Power Point-a eskuratu (PDF formatuan)

Hona hemen egun horretan eman zuen hitzaldia online ikusteko aukera. Lehenengo atalerako lotura hemen duzue. Besteak youtube-ko orrian bertan dituzue "José Luis Larrea-Olabide Ikastola" izenarekin.

Batxillereko 2. ebaluazioko notak
2. ebaluaketako batxilerreko nota buletina ikusteko prest dugu www.olabide.com helbidean. Lehenengo ebaluazioan paperean eskatu zenutenei paperez bidaliko zaizue astelehenetik aurrera. Notak ikusi ondoren, zuen seme-alaben tutoreari mezu elektroniko bat bidali behar diezue, ikusi dituzuela esanez, eta nahi baduzue, zuen hausnarketak eginez. Irakasleen helbide elektronikoen zerrenda eta ikastolako telefonoen luzapenak, web orrian bertan dituzue. Edozein kasutan, zuetako norbaitek, noten buletina paperean jaso nahiko balu edo zalantzaren bat argitu nahi izatekotan, ikt@olabide.com helbideari idatzi edo etapako zuzendariarekin harremanetan jarri.
Zaintza zerbitzu berria

Ostiraletik aurrera, zaintza zerbitzu berria ezarriko da ostiraletan 14:55tik 16:30 arte.

Araudia eta argibideak ikusi

Ikasle gunea

Hemen duzue ikasle gunea erabiltzeko araudia berria.

Araudia ikusi
BARNE FESTA

Pasa den abenduaren 21ean EFQM saria ospatzeko eta ikastolako langile guztiek egindako lana aitortzeko, barne festa egin genuen. Olabide ikastola osatzen dugun familia handia kiroldegian bildu ginen eta elkarrekin arratsalde atsegina eta berezia bizi izan genuen.

Gure ikasleek prestatutako antzerki eta kantekin disfrutatu genuen, aspaldiko lagunak eta ikasle ohiekin solasean aritu ginen eta gure historia zabalari birpasoa egin genion.

Badakigu zuetako asko gurekin egon zinetela aparteko egun horretan; bestela..... hemen dituzue arratsalde horretako argazki batzuk!!!

ARGAZKIAK IKUSTEKO, honen gainean klikatu eta behealdean eskubialdean dagoen "Argazki galeria" atalera jo.

europa efqm olabide

La Salle Maravillas-en bisita ikastolan

Urriko azken astean Madrilgo La Salle Maravillas-eko ikastetxearen bisita jaso genuen gurean. Ikustaldi honen helburua, bi ikastetxek denbora luzez egiten aritu diren praktika onak elkarjartzea izan da, EFQM- k 2 Prize-kin saritu baitu gure ikastola azken hilabetean, hain zuzen ere.

Teodomiro Rodriguez jauna, zuzendari nagusia, eta Rafael Abajo, madrildar ikastetxeko guraso eta EFQM-ko ebaluatzaile eta aholkularia, bisitatu gintuzten EFQM-ko hizkeran deritzon "benchmarking"a egiteko; hau da, esperientziak elkarjartzeko, prozesuen enfokeaz aritzeko eta bakoitzaren alde indartsuak erakusteko.

Ikastolan zuzendaritza eta administraritzarekin bildu ziren, instalazioak ikusi zituzten eta egitura horizontala eta eleaniztasunaren trataera, besteak beste, izan dute hizpide egun hauetan.

Hori dela eta, eta harreman aberasgarria jarraituko delakoan, bi ikastetxek esperientziak konpartitzeko aukera polita izan dute egunotan.

europa efqm olabide

Hainbat helbide interesgarri

Batxilerreko guraso bileran banatutako helbide interesgarriekin orria eskura daukazue.

Estraneterako lotura

KREA lehiaketak

KREAk, Adierazpen Garaikideko zentroak, urtero bezela, gaztetxoei zuzendutako ekintzak bultzatu nahi ditu. Besteak beste, argazki, antzerki edo komiki lehiaketak antolatu ditu aurten.

Animatu parte hartzen!

Lehiaketen zerrenda ikusi

Gasteizko Euskaren Agenda

Hona hemen Gasteizen euskaraz egiten diren ekintzak dituzue. Geak (Gasteizko Euskararen Agendak) zabaltzen ditu eta gure hirian euskaraz egiten diren ekintzen zerrenda polit bat eskura ditzakezue.

Animatu parte hartzera!

Agenda ikusi
Olabide ikastola, enpresa bikaintasunaren Sari Europarra 2010

Urriak 5ean Bilbon ospaturiko EFQM Excellence Award sari banaketan gure ikastolak 2 Prize-a jaso zituen, bezeroei balore erantsia eta pertsonen bitartez arrakasta lortzeko ahalmenari dagozkiena. Beraz...

ZORIONAK GUZTIOI!!!

SARI BANAKETAREN ARGAZKIAK IKUSTEKO, honen gainean klikatu eta behealdean eskubialdean dagoen "Argazki galeria" atalera jo.

Gu ere.... barrutik berde!!!

Vitoria-Gasteizko hiria "Europako Hiriburu Berde" izateko hautagaia da eta gure ikastolako langile eta ikasle batzuk hiria barrutik eta kanpotik berde nola egiten duten azaldu dute.

Sartu, beraien esperientziak entzun eta bozkatu!

Jon Zarrajeria ikasleak Gasteiz barrutik berde nola egiten duen kontatzen digu

Idoia Villasante irakasleak Gasteiz barrutik berde nola egiten duen kontatzen digu

Ahotsuren materiala salmentan


Ikasturte berrirako indarrak hartu ditugu
eta
Ahotsuren material berria egin dugu:

LAN POLTSA

Lan poltsa eguneratzen ari garenez, interesa izatekotan zure curriculuma bidali. Eskakizunak hurrengoak dira: