Hasiera > Gaur egun > Albisteak
ALBISTEAK
 

Comenius elkarketa

Urriak 17an Comenius egitasmo berriko(NEAR IZENEKOA) zortzi kide etorri ziren gurera .

Astebukaera Gasteizko alde zaharra (Juan Carlos Gomezen laguntzarekin), Lekeitio, Omako basoa eta Gernika ezagutzeko parada izan genuen .

 Astelehenean harrera ofiziala eskeini genien , abesbatza,dantzariak eta ikastola erakusteko bisita gidatua antolatu genuen .

Ondoren , egitasmoaren nondik norakoak gertutik aztertzeko elkartu ginen eta web orriaren diseinua ere ezagutu ahal izan genuen .

Asteartean, Gorbeia parke naturaleko zentrora bertaratu ginen LHko 5.Bko irakasle eta ikasleekin batera , begirale batzuk gidatutako ibilalditxo bat egiteko .Arratsaldean ,irakasleak geratu ziren irteeraren inguruko ikasleak egiten ari ziren lanak jarraitzen .

Asteazkenean , Olarizuko ingurumen zentroa eta Salburuako parkea ikustera joan ginen .Arratsaldean Hungaria , Finlandia eta Turkiako irakasleak 5. eta 6. mailako geletan beraien herrialdeei buruzko azalpenak eman zituzten eta ondoren, 1. ,2. eta 6. mailako talde batzuekin zuhaitz batzuk landatzera joan ginen ikastola ondoko soro batera, 1. bisita honen oroigarri.

Azkenik, Gasteizko Katedral zaharrera hurbildu ginen , bertan egiten ari diren lanen berri jasotzera.

Ostegunean “libre” izan zuten eta gauean agurtzeko afaria egin genuen .


Gure gonbituek izugarri disfrutatu dute eta elkarrengandik gauza asko ikasi ditugu.


Alde txar bakarra Mariaren ,Finlandiako irakasle baten, gaixotasuna izan zen. Hau dela eta, Gasteizen ospitalean ingresaturik egon behar izan zuen, baina azkenik azaroaren 3an , bere etxera bueltatu ahal izan zuen.

Izugarrizko gogoekin ekin diogu egitasmo honi, LH osoan zabalduriko lana izango da eta ondorengo 2 urteak oparoak eta interesgarriak izango direlakoan gaude.

Jende askoren laguntza izan dugu, denak aipatzeko larregi! Baina denei gure esker onak luzatu nahi dizkiegu .

Mila esker!

"Comenius" lan taldea

Argazki Galeria
Beste Albisteak