Hasiera > Gaur egun > Albisteak
ALBISTEAK
 

Comenius bilera finlandian

Otsailaren 13tik 19ra Finlandian egon gara, Olabideko lau ikasle eta hiru irakasle Comenius projektuaren bilera batean. Nokia herrian egon gara hango familiekin, oso ondo tratatu gaituzte eta bikain pasatu dugu. Ingelesez hitzegin dugu.

Hau da Finlandian egin genuena:

  • Tamperera joan ginen, Finlandiako hirugarren herri handienera
  • Neguko kirolak egin genituen : eskiatu, patinatu…
  • Seitseminen parke naturalera joan ginen
  • Eskolara joan ginen eta oso harrera polita egin ziguten
  • Hango ikasleekin,Turkiatarrekin eta Hungaroekin klasera joan ginen
  • Saunara joan ginen eta gero laku izotzean egindako zulo batean bainatu ginen (Malcolm ere)

Familiak oso atseginak izan ziren gurekin eta Finlandieraz gauza batzuk ikasi ditugu

Itzela izan da !

Agurtzane Eguiluz, Paul Gómez, Ander Guevara eta Uxue Nuñez

Argazki Galeria
Beste Albisteak