Turkian bilera egin genuen non urte osorako plangintza finkatu genuen eta materialen elkartrukea egin genuen.
2., 4. eta 6. maileko ikasleak Lurraskan egon dira eta han naturarekin lotuta ekintz desberdinak egin dituzte. Zoritxarrez 6. mailako ikasleak ezin izan dira joan Urdaibai erreserbera eguraldi txarragatik.
3. mailako ikasleak Izki Parke Naturalara joan dira eta oso poster politak prestatu dituzte beraien inpresioekin. 5. mailako ikasleak Urkiola Parke Naturalara joan dira eta hango Zentruan lan egiten duten begiraleei elkarrizketa egin diete.
3. mailako ikasleek ere landare eta animaliei buruzko olerkiak ikasi dituzte.
4 olerki grabatu diuzte gure web-orriara bidaltzeko. Horrela gure bazkideek euskara eta gaztelania entzun dezakete eta guk Finlandiako, Hungariako eta Turkiako hizkuntzak entzuteko irrikitan gaude.
1. zikloko ikasleek eta 6. mailakoek udari buruzko lan batzuk egin dituzte.
Orain udazkenari buruzko argazkiak biltzen ari gara 2011ko egutegi bat egiteko gure bazkideekin batera, produktu final moduan.
Abenduan L.H.ko ikasle guztiok 2010eko egutegia prestatuko dute inguruneko lotuta argazki edo marrazki batekin eta gure logotipoarekin. D.B.H. 4.Eko ikasleari, Marta Barros-i eskertu nahi diogu irudia egin izana.
Apunte hauekin batera argazki batzuk ikus ditzakezue, gure ekintzekin eta pasbideetan agertzen diren lanarekin.