|
EUSKAL HERRIKO PARKE NATURALAK
Lau talde desberdin sortu ziren : Zer da parke naturala?, Euskal Herriko parke naturalak, Arabako parke naturalak eta Gorbeia. Talde bakoitzak bere gaiari buruzko informazioa ekarri zuen etxetik. Aldizkarietatik, internetetik, posterrak… Ondoren material guztia aurrean zutela aukeraketa bat egin zuten eta egin behar zuten mural horren borradore bat ere. Behin informazioa antolatuta eta borradorea eginda muralak egin zituzten . Muralak aurrean, taldeko beste umeei azaldu zioten landutakoa eta azkenik mural hoiek pasilluan jarri genituen.
|