Hasiera > Gaur egun > Albisteak
ALBISTEAK
 

Comenius - Hungaria

Maiatzaren 7tik 14ra 6. mailako hiru irakasle eta lau ikasle Pilisvörösvárera (Hungaria) joan ginen “Comenius” proiektuaren bidai batean.

[gehiago irakurri...]

Hango bi familietan egon ginen. Turkiako eta Finlandiako ikasle taldeak ere joan ziren. Budapest bisitatu genuen (zooa barne), Bükk eta Hortobagy Parke Naturalak, Esztergom eta Szentendre herriak bisitatu genituen. Hungariako zaldi lasterketak eta polizi txakurren erakustaldia ere ikusi genituen. Eskolara joan ginen eta ikasle hungariarrren aurrean gure “powerpoint”aren aurkeztu genuen, gure ikastolari buruz eta Gasteizi buruz azalpen eta komentarioak eginez. Oso ondo pasatu genuen eta oso lagun onak egin genituen. Interesgarria izan zen eta ohitura ezberdineko jendea ezagutzeko aukera ederra izan genuen.

Leire, Aitor, Nagore eta Jon Ander

Argazki Galeria
Beste Albisteak